GIPUZKOA FEMINISTA ELKARTEA

AGENDA / EKITALDIAK

➔ IKUSTEKO KLIK EGIN

DATOZEN EKITALDIAK

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

ELKARTEA

Gipuzkoa Feminista Elkartea gara, 2021ean Gipuzkoa osoko emakume feminista talde baten konpromisotik sortutako elkartea. Feminismoa tresna politiko eta sozial gisa ulertzen dugu, emakume eta neska guztientzat bizitza duin, aske eta segurua lortzeko borrokatzeko.

Emakumeen eta gizonen arteko benetako eta eraginkorra den berdintasuna defendatzen dugu, legeek agintzen duten berdintasun formaletik harago. Feminismo kritiko eta eraldatzaile batetik, emakume eta nesken aurkako desberdintasuna eta indarkeria sostengatzen dituzten egitura sozial, ekonomiko eta kulturalak salatu eta borrokatzen ditugu.

Gure gorputzekin negozioa egiten duen edozein industriaren aurka gaude. Prostituzioaren abolizionismoa defendatzen duten feministak gara, eta pornografia, alokairuzko sabeleko praktikak eta emakume eta nesken esplotazio mota guztiak salatzen ditugu. Haien abolizioa defendatzen dugu eta eskubideak bermatuko dituzten, emakumeak babestuko dituzten eta esplotazio-sistemak seinalatuko dituzten politikak eskatzen ditugu, benetako alternatibak eskainiz.

Feminismoaren genealogia eta agenda politikoa aldarrikatzen ditugu, eta hezkidetza oinarri gisa proposatzen dugu desberdintasuna eta indarkeria haurtzarotik prebenitzeko, neska-mutilak estereotipo sexistarik eta haien bizitzak mugatzen dituzten genero-rolik gabe hazi daitezen. Generoa (rolak eta estereotipoak) patriarkatua sostengatzen duen botere-sare gisa ulertzen dugu, emakumeen menpekotasuna bizitzaren dimentsio guztietan betikotzeko jarduten duena, kultura eta gizarte ezberdinak zeharkatuz.

Topagune, laguntza, prestakuntza eta ekintza feministako espazio hau partekatzen dugu pentsamendu kolektiboa eta ekintza egituratzeko, honako hauen bidez:

  • Patriarkatuaren adierazpen berrien aurrean erantzun feminista hobetzeko topaketak eta eztabaida-guneak antolatzea.
  • Sentsibilizazio-ekintzak komunitate-esparruan, baita kolektibo, erakunde eta instituzioen aurrean ere.
  • Mugimendu feministak sustatutako mobilizazio eta aldarrikapenetan parte-hartze aktiboa.

BLOGA

Hitzaldia: “Agenda Feminista y Derechos Humanos” Arantza Campos Rubio

2026ko maiatzaren 13a. San Telmo Museoan Arantza Camposek, EHUko irakaslea Zuzenbide fakultatean, azterzen du zer suposatzen duen agenda feministarentzat emakumeen eskubideak...

Hitzaldia: “REVISITANDO EL FEMINISMO FRENTE A LA REFUNDACIÓN DEL PATRIARCADO: GÉNESIS, EVOLUCIÓN Y POTENCIAL TRANSFORMADOR” Ainhoa Lasa

2026ko apirilaren 23a. San Telmo Museoa Ainhoa Lasa EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleak feminismoaren historia mugimendu kritiko gisa ezagutzera gonbidatu gaitu. ...

Ongi etorri Gipuzkoa Feminista Elkartearen blogera

Gaur ilusio handiz ireki dugu gune hau. Gipuzkoa Feminista Elkartearen bloga hausnarketak, esperientziak, eztabaidak eta proposamenak partekatzeko gune gisa jaio da, gizarte...
Gipuzkoa Feminista Elkartea

KONTAKTUA


Feminismotik gipuzkoa eraldatuz

Gipuzkoa Feminista Elkartea.
Emakumeen alde lan egiten dugu.

Gipuzkoa Feminista Elkartea